Bai Euskarari Elkartearen berri, 'Bat' Soziolinguistika Aldizkarian

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2023ko urt. 17a, 14:37

Euskarak esparru sozioekonomikoan duen lekua gaitzat hartuta, eta leku hori hobetzeko premiari erantzun nahirik, gizarte erantzukizuna, berrikuntza eta euskara elkartuz egindako proiektuen inguruko artikuluak bildu dira, Bat Soziolinguistika Aldizkariko 124. zenbaki monografikoan. Beste hainbat artikulu eta egileren artean, Rober Gutiérrezen Bai Euskarari Elkartea. Egiten eta eragiten dugulako gara izeneko artikulua dago bertan eta Bai Euskarari Elkartearen ibilbidea jasotzen du 25 orrialdetan.

Hemen eskuratu daiteke artikulua, pdf edo epub formatuan:

Bai Euskarari Elkartea. Egiten eta eragiten dugulako gara

 

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago