Gasteizen antolatzen diren hainbat ekitaldiren hizkuntza-praktikaren behaketa egiten ari gara. Gasteizko Udalaren Euskara Elkarguneak proposatuta Udalak diruz laguntzen dituen edo-eta, kontratu zein hitzarmenen bidez babesten dituen ekitaldien hizkuntza-praktika aztertzea. Lanaren ardura Bai Euskarari Elkartearena da. Aurten Gasteizko triathloia eta Magialdiaren hizkuntza azterketak egin ditugu, eta hirugarrena egingo dugu orain, Ardoaraban.
Behaketa burutzeko Ardoarabara joango zareten herritarren laguntza ezinbestekoa zaigu. Horretarako, abenduaren 3tik 7rabitartean egingo den azokara joatekoak zareten herritarrei deialdia egiten dizuegu, hizkuntza erabileraren behaketa egin eta honako formularioa bete dezazuen:
Gune ezberdinetan egingo diren ekintzetan erabiltzen diren hizkuntzei erreparatuko zaie: informazio bulegoetan, azokan zehar egingo diren ekitaldietan, komunikabideen aurreko aurkezpenetan, banatuko diren euskarrietan, kale-ekintzetan, besteak beste.
Froga dokumentalak (hizkuntza paisaiaren eta bestelako euskarrien argazkiak, bideoak, etab.) jasotzeko aukera izanez gero, eskertuko genizueke info@baieuskarari.eus helbidera bidaltzea.
Ekitaldian bertan formularioa betetzeko aukera izango da, mugikorraren bidez, eta jasotako datuekin ondorio txostena argitaratuko da, aholku eta gomendio sorta batekin batera, Gasteizko Udalaren Euskara Elkargunean aurkezteko. Halaber, baliagarria izango da aurrerantzean ekimenaren antolatzaileek eta Gasteizko Udalak euskara hobeto kudeatu dezaten.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.