Bai Euskarari Elkartearen bulegoak ere Ariguneak dira aurtengo Euskaraldian. Andoain, Baiona eta Gasteizko bulegoetan euskaraz lasai aritzeko guneak ditugu.
Euskaraldian bete-betean murgilduta gauden honetan, bertan parte hartzen ari zareten Ariguneei gogorarazi nahi dizuegu euskara lanean txertatzeko urratsak emateko metodologia erraza eskaintzen duela Bai Euskarari Elkarteak. Hala, Euskaraldiaren ondoren ere euskararen aldeko urrats gehiago egiteko eta horien segimendua egiteko aukera eskaintzen dizugu, Bai Euskarari Ziurtagiriarekin.
Bai Euskarari ziurtagiria eskuratzeko irizpideak bi ardatzen arabera biltzen dira: "Zerbitzua euskaraz" eta "Zerbitzua eta Lana euskaraz". Erakundeek betetzen dituzten baldintzen arabera maila bat edo beste izango dute.
Jar zaitezte gurekin harremanetan hurrengo urratsak emateko:
Hego Euskal Herria
Ipar Euskal Herria
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.