Gaur hasi da Merkalan, Lanbideren enplegu eta formakuntza azoka birtuala. Ekainaren 20tik 23ra bitartean, enpresekin elkarreraginean aritzeko eta enplegu-elkarrizketak lotzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Plataforma birtualean leku bat du Lansarean lan-atariak eta bertan webgunearen inguruko argibideak jaso ahal izango dituzue.
Plataforma birtualaren bidez erabiltzailea, enplegu-eskaintzetara, formakuntza-aukeretara eta web-mintegietara sartu ahal izango da. Horrez gain, enpresekin harremanetan jarri ahal izango da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.