EUSPOT lehiaketako sari nagusia 'Kooperatibismoa gara!' spotak irabazi du

Atzo, ekainak 2, egin zen Euspot lehiaketaren 2022ko edizioko sari banaketa ekitaldia. "Zergatik lan egin kooperatiba batean?" izan da aurtengo gaia eta spotak animatu behar izan ditu gazteak kooperatibismora gerturatzen eta kooperatibismoa balioan jartzen. Aurten ere Bai Euskarari Elkarteak laguntzaile bezala parte hartu du eta 18 urtetik beherakoen saria banatu zuen atzo Rober Gutiérrezek.

Gure helburua arlo sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea izanik, estrategikotzat jotzen dugu ikus-entzunezkoen industrian eta gazteen artean ere eragitea.

Irabazleak

Guztira, Euspotek 3.000 eurotik gora banatu ditu saritan, sei kategoria ezberdinetan:

Spotik onena / 1.000 euro

Kooperatibismoa gara! spota

Egileak: Jone Markuleta, Irene Azkargorta eta Danel Teran (Oñati eta Bergara)

Spotaren kalitate teknikoa eta mezuaren egokitasuna da gehien baloratu dena.

Patxi Olabarria, Euskadiko Kooperatiben Goren-kontseiluko presidenteak banatu du saria.

Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) / 500 euro

Berdinketa egon denez, saria 2 partaideren artean banatu da:

Bakoitzak bere alea jarriz, etorkizuna loratzen spota

Egilea: Anne Sanchez Diosdado, Idoia Sanchez Bedialauneta eta Itxaso Plaza Amozarrain (Arrasate)

Guztiontzat aukera bat spota

Egilea: Chris Zacoch (Donostia)

Rober Gutierrez, Bai Euskarari Elkarteko zuzendariak banatu ditu sariak.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago