Ekainaren 8an egingo da 2022ko Arabako Enpresen Foroaren bigarren bilera. Bilera honetan barne komunikazioa landuko da eta barne komunikazioa euskaraz lantzen eredugarriak diren bi enpresaren adibideak jasoko dituzte foroko parte-hartzaileek: ABB Niessen eta Elkar.
Bileran landuko dira:
Lehenik eta behin, ABB Niessen eta Elkar enpresen esperientziak ezagutuko ditugu, barne komunikazioa euskaraz lantzen eredugarriak diren bi enpresa hain zuzen ere. Ondoren, hausnarketa errazteko dinamika bat burutuko dugu Arabako Enpresen Foroko kideekin.
Enpresa hauek ari dira Arabako Enpresen Foroan parte hartzen: Mutualia, La Vitoriana, Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalak, EBA S.L., Ludoland, SEA Arabako enpresariak, Orona - Electra Vitoria, Ega Master, RPK, Uriarte Industrial, Oreka IT, Artepan-Mamia, El Corte Inglés, Mondragon Korporazioa, Vital Fundazioa eta Ciudad Jardin LHII.
EMAN IZENA - ARABAKO ENPRESEN FOROA 2022
NOIZ: Ekainak 8
ORDUTEGIA: 9:00 - 11:00
LEKUA: Europa Biltzar Etxea (Gasteiz hiribidea, 85)
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.