"Euskara txertatzeko lanean ari direnei bultzada eman eta hasi nahi dutenentzat erakusleihoa" izateko asmoz, Euskara Langai jardunaldia egin zen maiatzaren 24an Iruñean, Baluarten. Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, antolatu zuen jardunaldia eta Bai Euskarari Elkarteak izan du kudeatzeko ardura.
Hainbat enpresa eta entitateren praktika onak izan zituzten hizpide jardunaldian, bai Nafarroakoak, baita lurraldetik kanpokoak ere.
Jardunaldia zuzenean eskaini zen streaming bidez eta Euskaralangai.eus webgunean duzue ikusgai: https://euskaralangai.eus/zuzenean/
Aurkeztu ziren praktika onak ere bertan dituzue jasota, 'Multimedia' atalean.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.