Euskara langai jardunaldia zuzenean streaming bidez

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2022ko mai. 23a, 14:17

Bihar, maiatzak 24, egingo da Iruñeko Baluarten Euskara langai jardunaldia. Topaketaren helburua da Nafarroako eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzea eta Foru Komunitatean dauden esperientziak erakustea. Aforoa beteta dagoenez, bertan ez zaudetenok www.euskaralangai.eus/zuzenean webgunean jarraitu ahal izango duzue jardunaldia zuzenean.

Jardunaldia 9:00etan hasiko da, Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria den Ana Ollok hitza hartzen duenean eta programa eskura dago Euskara Langai webgunean.

Edukiaren sarrera Mikel Arregi Euskarabideako zuzendari gerenteak egingo du, zeinek aurkeztuko dituen Nafarroako Gobernuak euskara lan munduan sustatzerakoan erabili ahal dituen erremintak eta baliabideak. Jarraian azalduko dira jadanik Nafarroan abian diren praktika egoki batzuk (Mapsa, Ederlan, Osasuna Fundazioa, besteren artean) eta segidan Nafarroatik kanpoko hainbat esperientzia egokiren berri emango da, horiek ere erreferenteak izan daitezkeenez (Lanabes, Euskaragileak eta Indeus). Gero, gazteriaren errealitatea eta itxaropenak aztertzeko bere ikuspegia emango da ezagutzera, enpresari gazteen partaidetzarekin. Jardunaldia amaitzeko, euskararen esparruan lan egiten duten aholkularitza ezberdinek Nafarroaren erronkak identifikatzen lagunduko dute. Azkenik, esku-hartze guztien ondoren, galderetarako tarte bat irekiko da.

Streaming bidez jarraitzen duzuenok ere dinamika ezberdinetan parte hartzeko aukera izango duzue.

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago