Ziburuko arlo sozioekonomikoan espazioak euskaraz betetzeko elkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2022ko mai. 16a, 09:40

Maiatzaren 12an Ziburuko Herriko Etxean egon ginen bertako Euskara batzordearen aurrean Bai Euskarari Elkarteko aurkezpen bat egiten. Denon artean aztertu ahal izan genuen arlo sozioekonomikoan euskarak duen presentzia Ziburun eta elkarrekin eman ditzakegun urratsei buruz hitz egin genuen.

Bai Euskarari Elkartearen xedea da alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. Horretarako ari gara Euskal Herriko eragile ezberdinekin lanean eta Ziburuko Herriko Etxean zein Ziburuko herrian arlo horretan urrats berriak ematea espero dugu.

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago