Enpresan euskararen erabilera indartzeko urratsak landuko dituzte Arabako Enpresen Foroaren lehen bileran

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2022ko mai. 12a, 14:44

Maiatzaren 19an egingo da foroaren lehen saioa eta bertan landuko dira enpresan euskararen erabilera indartzeko epe motzera eman ahal izan diren urratsak:

  • Pertsona/lanpostu estrategikoa identifikatuko da.
  • Langileak euskara erabiltzera motibatzeko estrategiak ezagutuko dira.

Lehen saio honetan bi esperientzia ezagutzeko aukera izango dute enpresek Elhuyar aholkularitzako kide baten eskutik eta euskara plana ezartzen aurreratua den besteko enpresa baten eskutik.

Ordutegia: 9:00 - 11:00

Lekua: Europa Biltzar Etxea (Gasteiz hiribidea, 85)

Foroan parte hartu nahi baduzu, eman izena ondorengo inprimakia beteta:

EMAN IZENA - ARABAKO ENPRESEN FOROA 2022

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago