Gorde data! Ekainaren 23an banatuko ditugu Bai Euskarari Sariak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2022ko mai. 10a, 15:21

Egiten eta eragiten dugulako gara! Horixe da aurtengo Bai Euskarari Sarien banaketa ekitaldirako aukeratu dugun leloa. Arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko eragiten duten hiru entitate saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu sari banaketan. 

Egin eta eragin, horixe egiten du Bai Euskarari Elkarteak eta gure komunitatea osatzen duten entitate guztiek. Hiru entitateri aitorpena egitearekin batera, denok batera ospatuko dugu komunitateak alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragiteko duen gaitasuna, denon indarra beharrezkoa baitugu euskara eremu berrietara eramateko.

Bai Euskarari Ziurtagiriak lehen aldiz banatu ziren leku berera itzuliko gara aurten, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikora, hain zuzen ere. Eta lehengo garaiak berreskuratzen hasita, sari banaketaren ondorengo mokadutxoa ere berreskuratuko dugu aurten.

Sari banaketaren babesleak: Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoa eta Donostiako Udala.

Eman izena

Zabaldu dugu dagoeneko izena emateko epea. Saridunak nortzuk diren oraindik ez dizuegu esango, bai ordea eguna eta ordua: 2022ko ekainaren 23an, 13:30ean, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoaren egoitza nagusian, Donostian (ikusi mapan). 

Eman izena

 

Saridunak, urtez urte

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago