Ziurtagiridunak ezagutuz: Oreka IT

Bai Euskarari Elkartearen zati garrantzitsuenetakoa da ziurtagiridunen komunitatea eta komunitate hori bistarazteko eta entitateei leiho berri bat zabaltzeko asmoz, 'Ziurtagiridunak ezagutuz' saila hasi dugu. Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateak ekarriko ditugu hona eta, bideo baten bidez, euskararen arloan egin dituzten urratsen berri emango digute.

Oreka IT-ko Beatriz Meabek emango dio sailari hasiera. Gasteizen, Mutiloan (Nafarroa) eta Leioan (Bizkaia) ditu bulegoak Oreka IT-k eta 'Zerbitzua euskaraz' eskaintzen dute.

Zuek ere zuen entitatearen berri eman nahi baduzue, jarri gurekin kontaktuan: https://baieuskarari.eus/eu/harremana

Euskararen arloan lehen pausoak eman nahi badituzue, Bai Euskarariren auto-diagnostikoa bete dezakezue:

BETE AUTO-DIAGNOSTIKOA

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago