Euskara langai jardunaldiak Nafarroako esparru sozioekonomikoan euskara sustatzeko esperientziak erakutsiko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2022ko api. 26a, 16:00

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Euskarabidea - Euskararen Nafarroako Institutuko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregik Euskara langai jardunaldia aurkeztu dute. Helburua da Nafarroako eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzea eta Foru Komunitatean dauden esperientziak erakustea. 

Topaketa maiatzaren 24an izango da Baluarten eta izena emateko epea maiatzaren 15era arte egongo da zabalik, egun hori barne, www.euskaralangai.eus webgunean.

Bai Euskarari Elkartea arduratuko da jardunaldiaren kudeaketaz.

Informazio gehiago eta izen-ematea

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago