Hitzez ekiteko garaia da!

Martin Ugaldeko lankideekin batera egin du Bai Euskarari Elkarteak #Korrika22|ren kilometroa gaur Andoainen. Ane Munin eta Amai Atxukarro lankideek eraman dute lekukoa, emozioz beterik, aurtengo Korrikaren mezuak dioen bezala, hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua baita. Ekinez eragingo dugu eta eginaraziko diogu elkarri, euskara ikasle, agintari zein eragile orok, guztiok elkarrekin.

Korrika 22 AndoainenKorrika 22 Andoainen

Donostian bukatuko da 22. Korrika igandean, apirilaren 10ean, eta festa erraldoia antolatu dute bukaerarako.

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago