Euskararen Eguna 2017

Gasteiztar gazteek euskaraz bizi nahi dute

Gasteizko Euskararen astean, Bai Euskarari Elkarteak antolaturiko Mintzotxiodromoan elkartu dira ikasleak euskararen egoeraz hitz egiteko.

Oihaneder Euskararen Etxera gerturatu dira Egibide, Presentacion de Maria, Gamarrako ostalaritza eskola eta Karmendarrak zentroetako gazteak euskarak euren egunerokoan duen presentzia eta balioari buruz mintzatzeko. Euskara Gasteizen, euskara ikasketetan eta lanean eta, azkenik, euskara kontsumoan (Gasteizen piztu berri den LehenHitzaEUS kanpainari erreferentzia eginez) izan dituzte hizketagai. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago