Lanabes, Araban Euskara Lanean egitasmoa aurkeztuko dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2016ko eka. 14a, 09:03

Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea da egitasmo berri honen helburua.

Lanabes, Araban Euskara Lanean egitasmoa aurkeztuko da gaur, asteartea, 19:00etan Gasteizko Artiumen. Bertan parte hartuko dute Arabako Foru Aldundiak, SEA Arabako Enpresariek eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak.

Lanabes, Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea. Egitasmo honek sarea nahi du ehundu Arabako arlo sozioekonomikoan enpresa eta erakundeen artean.

Egitasmoa aurkeztearekin batera, bertan aurkeztuko da Lanabes.eus webgunea ere.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago