Ziurtagirien banaketa egingo dugu Barañainen, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2016ko ots. 18a, 12:00

Ostiralean, otsailak 19, 20:15ean, ziurtagirien banaketa egingo dugu Barañaingo udaletxean. Ekitaldian parte hartuko dute, Oihaneder Indakoetxea alkatearekin batera, Barañaingo Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoetako ordezkariek, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Barañaingo entitateek eta Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak.

Guztira 36 ziurtagiri banatuko ditugu ekitaldian. Horietatik 35 dira ziurtagiria berritu dutenak eta batek jasoko du lehen aldiz ziurtagiria; B​arañaingo Ahal Dugu / Podemos alderdiak, hain zuzen ere.

 

[Irudian, iazko ziurtagirien banaketa-ekitaldia]

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago