Sare sozialetan enpresek etekinak izateko jarraibideak eman ditu Alex Gibelaldek Enpresarean Foroan, Zamudioko Teknologia Parkean. Smartphonek mundua aldatu dutela esan du Gibelaldek eta galdu egin dela ON eta OFF arteko zubia, "egun guztia gaude ON". Mundu konektatu horri enpresek etekinak ateratzeko zenbait argibide eman ditu eta transformazio digitalaz ere aritu da. Bideoan entzun eta ikus dezakezue transformazio digitalaren inguruko azalpena.
Sareetan egoteko jarraibideei dagokienez, lehenengo eta behin, enpresek mugikorretan pentsatu behar dutela dio. Webgune bat egin behar badugu, adibidez, mugikorrerako pentsatu beharko genuke lehenengo, eta gero egin ordenagailurako.
Sareetan helburu asko izan daitezke:
Helburuen arabera, bat edo beste aukeratuko dugu.
Erabilienak:
Zer publikatuko dugu?
Kontuan hartu beharra dago Twitterren argitaratzen dugun mezu bakoitza gure jarraitzaileen %2-3k ikusten dutela.
Facebookek beste algoritmo bat dauka eta ordaintzen baduzu gehiago aterako zara.
Twitterren argitaratzeko edukien adibideak:
Eduki promozionatuak (ordainduak)
Eduki promozionatuak gure targetaren ia 0i agertuko zaizkie.
Gaur egungo sare sozialek formato natiboak erabiltzen dituzte publizitatea egiteko eta Gibelaldek dioenez erabiltzaileek ez dituzte inbasibotzat jotzen.
Twitterren, adibidez, segmentaziorako aukera ugari eskaintzen ditu, gure txioak nori agertu aukeratzeko. Eta segmentazioaren ondoren automatizatu ere egin daiteke.
Gibelaldek kontuz ibiltzeko gomendioa ere egin du. Izan ere, sare sozialak komunikazio kanalak dira, benetako pertsonek komunikatzeko erabiltzen dituztenak, ez promozionatzeko soilik balio duten erremintak.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.