Abenduaren 4ko bilkuran onetsi du Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Bai Euskarari Ziurtagiriarekin duen hitzarmenarekin aurrera jarraitzea. Udala 2013an hasi zen elkartearekin elkarlanean. Denbora tarte honetan, Gasteizko 71 entitatek lortu dute Bai Euskarari Ziurtagiria. Gasteizko Udalak hitzarmena berritzea erabaki du, 22.050 euroko aurrekontuarekin.
Bai Euskarari ekimenaz gain, 'Gazte Sortzaileak' beken barruan bi kultur proiektu garatzeko diru-laguntza bideratzea erabaki zuen Tokiko Gobernu Batzarrak.
Bi ekimenekin hizkuntzaren erabilera gizarte bizitzako esparru guztietan —kulturan, kirolean, merkataritzan eta bestetan— sustatu nahi du Udalak. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak bultzatutako ekintzak dira, eta horien bidez, udal gobernuak “Gasteiz euskalduna, eleaniztuna eta kohesionatua lortzeko lanean jarraitu” nahi du, Euskara zinegotzi Iñaki Prusillak azaldu duenez.
Albistearen iturria: www.vitoria-gasteiz.org
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.