Gernika-Lumoko enpresa eta komertzioetan euskararen erabilera sustatzen, beste urtebetez

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak zortzigarren urtez banatu zituen Ziurtagiriak abenduaren 4an Gernika-Lumon. Udalerriko 27 enpresak, komertziok eta era guztietako entitatek jaso zuten Bai Euskarari Ziurtagiria.

Marisa Aldamizetxebarria Euskara zinegotziak eta Rober Gutiérrez Ziurtagiarien Elkarteko zuzendariak bi erakundeen arteko hitzarmenaren berri eman zuten. Aurten ere Ziurtagiriaren Elkartearen proiektua babesten jarraituko du Gernika-Lumoko Udalak.

  • Udaletik 800 euroko diru-laguntza jasoko du Ziurtagiriaren Elkarteak udalerrian Ziurtagiria hedatzeko.

  • Horrez gain, Bai Euskararri Ziurtagiria lortzen duen entitate bakoitzak ordaindu beharrekoaren %30 bere gain hartuko du Udalak.

  • Ziurtagiriaren sustapeneko ekimenak babestuko ditu (zozketak, etab.).

Ziurtagiriaren Elkarteak enpresa eta era guztietako entitateen segimendua eta sustapen lana egingo du.

Ziurtagiria eskuratzeko bost arrazoi

  1. Euskal Herriko alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko tresna baliagarria da.

  2. Bezeroei begira, entitateak bereiztea eta zerbitzuak eta produktuak bere hizkuntzan jasotzea erakargarriagoa da.

  3. Lehiakideengandik nabarmentzen eta merkatu kuota irabazten laguntzen du.

  4. Ziurtagiriak euskararekiko konpromisoa adierazten du, taldearen kohesioan eta motibazioan eraginez; horri esker ere lortzen da arrakasta.

  5. Urratsak egiten ari diren Euskal Herri osoko entitateak identifikatu eta saritzen ditu.

27 ziurtagiridun

Gaur egun, 27 ziurtagiridun daude Gernika-Lumon: 5ek dute Zerbitzua eta Lana Euskaraz ziurtagiria; 13k Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria; eta 9k Bidean ziurtagiria.

  1. Aita Villasante Udal Euskaltegia Herri Erakundea: zerbitzua eta lana euskaraz

  2. Arrano Kultur Elkartea: zerbitzua euskaraz

  3. Arrien Optika: zerbitzua euskaraz

  4. Bake Leku-Txokoa: euskararen bidean

  5. Bengozarra Eraikuntza Metalikoak 1963 S.A.: zerbitzua euskaraz

  6. Berezi Liburu-denda: zerbitzua eta lana euskaraz

  7. Biklik komunikazioa: zerbitzua euskaraz

  8. Duka Arropa Denda: zerbitzua euskaraz

  9. Ekin Taldea: euskararen bidean

  10. Elai Alai Dantza Taldea: zerbitzua eta lana euskaraz

  11. Electricidad Argi Ola, SL: euskararen bidean

  12. ERAIKUNTZARAKO MATERIALAK IZAGIRRE SA: zerbitzua euskaraz

  13. Gernika Garbiketak SL: zerbitzua euskaraz

  14. Gernika Rugby Taldea: euskararen bidean

  15. Gernikako notaria: euskararen bidean

  16. Gestoria Cor S.L.: zerbitzua euskaraz

  17. Gurea Altzariak: euskararen bidean

  18. Jose Luis Kristaldegia: euskararen bidean

  19. Kopi Laster Fotokopiak: zerbitzua euskaraz

  20. Kosnoaga Igeriketa Elkartea: zerbitzua eta lana euskaraz

  21. Loreder Parafarmazia: euskararen bidean

  22. Madariaga Hortz Klinika: zerbitzua euskaraz

  23. Mª Luisa Lurrin-Denda: zerbitzua euskaraz

  24. Seber Altube Ikastola: zerbitzua eta lana euskaraz

  25. Urrutia Aholkularitza - Urrutia Asesores Consultores S.L.U.: zerbitzua euskaraz

  26. Zaindu Fisioterapia Zentrua: zerbitzua euskaraz

  27. Zurich Aseguroak: euskararen bidean

Publizitate bonoen zozketan sarituak

Ekitaldiaren amaieran publizitate bonoen zozketa egin zuten. Hauek izan ziren sarituak:
  • Elai Alai dantza taldea: 300 € Oizmendi telebistan
  • Gurea altzariak: 150 € Hitzan
  • Rugby taldea: 150 € Hitzan

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago