Datorren ostegunean, hilak 17, 18:30ean, Tolosako Apattarreka industriagunean Tolosaldea Garatzenek duen auditorioan Tolosaldeko lan mundua euskalduntzeko dinamika aurkeztuko da. Eskualdeko lanbide heziketa institutuak, sindikatuak, garapen agentzia, udaletako euskara zerbitzuak eta euskalgintzako eragileak denbora luzez aritu dira elkarlanean eskualdeko datuak eta aurrera begirakoak aztertzen.
Aipatu ekitaldian, eskualdeko lan mundua euskalduntzeko bitartekoak eta bidea aurkeztuko dituzte aipatu eragileek. Halaber, gonbidatu gisa, Fagorren ari den Leire Okarantzak, Oreka It enpresako Iraitz Perez de Goldarazenak, Joseba Barandiaran ekonomilariak, Estitxu Garai EHUko irakasleak eta Kike Amonarriz soziolinguistak hartuko dute parte.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.