Ekonomiaren susperraldiak eutsi egingo dion arren, etorkizuneko ikuspegiak oraindik ere zalantzak pizten ditu. Azterketa hori egin zuen atzo Joseba Madariaga ikerketa zuzendariak, Laboral Kutxak 2016ko ekonomiaren aurreikuspenen inguruan landu duen txostenaren aurkezpenean. Datuen arabera, Hego Euskal Herriko ekonomia %2,8 haziko da urte honetan, eta datu ia berberak izango ditu datorren urtean: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %2,8 haztea espero du, eta hamarren bat gehiago Nafarroan (%2,9).
Kreditu kooperatibak egindako aurreikuspenak betez gero, albiste ona izango da langabezia datuentzat. Izan ere, EAEn ,1etik ,8ra jaitsiko da langabezia tasa 2016an. Nafarroan, langabezia tasaren langa are eta beherago kokatuko da, ,8tik ,6ra jaistea espero baita.
2015. urtea inflazio negatiboarekin bukatu dute bai EAEk (-%0,3), bai Nafarroak (-%0,7). Halere, datorren urterako datuek inflazio txikia iragartzen dute. EAEn puntu batekoa izango da, eta Nafarroan, %1,2koa.
Jarraitu irakurtzen www.berria.eus webgunean
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.