Urtarrilaren 19an, asteartea, Enpresarean Foroaren saio berri bat izango dugu Alex Gibelalderekin, Zamudioko Parke Teknologikoan. Google eta Twitterren aritu da lanean Gibelalde, zuzendaritza postuetan, eta duela gutxi sortu du Boostit proiektu pertsonala, instituzio zein enpresei transformazio digitalean laguntzeko. Enpresaren emaitzak sare sozialen bidez nola hobetu azalduko du hitzaldian, besteak beste.
Eman izena Enpresarean.eus/#foroa helbidean.
Izen-ematea doakoa da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.