Artista, sortzaile, diseinatzaile, arte zuzendari... Irati Antia izan dugu gaurkoan B-ALEAko estudioan, bere lanaz eta diseinu kontuez hitz egiten, besteak beste. Diseinuaren garrantzia, funtzionaltasuna eta estetika, hausnarketa interesgarriak atera dira egunerokoan askotan konturatu gabe igarotzen zaizkigun diseinu elementuez hizketan.
ALEAren diseinua, Euskal Udalekuena, Bertsolari Txapelketa Nagusiarena,... proiektu bat nola garatzen den azaldu digu Antiak, eta baita azken urteetan bere proiektu pertsonalak nondik ibili diren. Azukre Beltza eta Burdinezko Ohea proiektuekin Arabako iragan esklabistan murgilduta aritu da, Julian de Zulueta esklabu trafikatzailearen historiatik abiatuta, eta Kubako aziendak zeharkatzera eraman duen bidaian.