Miren Narbaiza

B-ALEA | "Inork ez du MICE ondo ahoskatzen"

Erabiltzailearen aurpegia (B)ALEA

Denboraldi berria hasteko Miren Narbaiza musikaria etorri zaigu B-ALEAko estudiora.

Miren Narbaiza musikariak zabaldu du ikasturtea B-ALEAn. Bere izen artistikoak sortutako gorabeherak aipatzetik hasi, eta bere ogibideak emandakoez hitz egin dugu. Taldean edo bakarka jotzearen aldea, industria musikalaren norabidea, Nacho Vegasekin egin dituen birak...

Arabako lautadan ideiek tokia dute lasai zabaltzeko, mendiekin topo egiteko beldurrik gabe. Hortik etorri zitzaion izena bere azken lanari. Antzoki txikien maitalea da Miren, eta bere hausnarketak partekatu ditu gurekin, besteak beste, euskal eszena hartzen ari den norabideari buruz.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago