Jonerekin hitz egin nahi genuen. Baina zein Jone? Jone Bengoa! Baina zein Jone Bengoa? Biak!
Oholtza gainean aritzera ohituta daude gaurko gonbidatuak. Jone Bengoa antzerkilaria da, sortzailea, inprobisatzailea, irakaslea... eta Jone Bengoa, berriz, bakarrizketalaria da, umoregilea eta ilustratzailea. Ez daukagu oso argi nor den nor, baina tarte dibertigarria behintzat pasa dugu elkarrekin.
Umorea, ikuskizuna, Pello Reparaz, Juan Carlos I., isiltzeko aukera,... denetik aipatu dugu gaurko saioan. Nor ote Joneetan Bengoena? Saio osoa hemen ikusgai.