Leire Garai

B-ALEA | "Pare bat urte daramatzat krisian belaunarekin, baina lorpenak hor daude"

Erabiltzailearen aurpegia (B)ALEA 2026ko maiatzaren 27a

Leire Garai pilotaria izan dugu gaurkoan B-ALEAn.

Euskal pilotan 6 urterekin hasi zen Leire Garai gasteiztarra, eta gelditu gabe ibili da ordutik. Beno, ia gelditu gabe, duela bi urte lesio bat izan zuelako, eta errekuperatzen ari da oraindik, frontoietara itzuli gabe.

B-ALEAn izan dugu Garai oraingo honetan, eta berak kontatu dizkigu Arabako emakumezkoen pilotaren nondik norakoak, bere ibilbidea, arrakastak, porrotak, eta ikasitako lezio interesgarri batzuk ere partekatu ditu gurekin.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago