Aizkoraren munduan murgildu gara azken B-ALEAn, Oihana Fernandez de Barrenaren bisitarekin. Araban emakumezko aizkolariak falta direla dio, deialdia egin die herrikideei mundu honetara gerturatu daitezen. Izan ere, Gipuzkoan federatu behar izan du Fernandez de Barrenak, noren kontra lehiatu izateko. Beste herrialdeetan egin ohi ditu erakusketak, Arabatik ez omen diote asko deitzen.
Aizkoran ibiltzeak dakarren diru kostuaz aritu zaigu, baina ematen dion guztia ahaztu gabe. "Enborrari ondo ematearen plazera. Ezpalak hegan...". Lehen sektoreko lanetan aritzen dira familian, eta bertako zereginez eta zailtasunez ere aritu zaigu Fernandez de Barrena. Eta garrantzitsuena, barre asko egin dugu.