Oihana Fernandez de Barrena

B-ALEA | "Arabako emakumezko aizkolari bakarra naiz, eta Gipuzkoan federatu behar izan dut..."

Erabiltzailearen aurpegia (B)ALEA 2026ko martxoaren 10a

Oihana Fernandez de Barrena aizkolari eta abeltzaina izan dugu B-ALEAn oraingoan.

Aizkoraren munduan murgildu gara azken B-ALEAn, Oihana Fernandez de Barrenaren bisitarekin. Araban emakumezko aizkolariak falta direla dio, deialdia egin die herrikideei mundu honetara gerturatu daitezen. Izan ere, Gipuzkoan federatu behar izan du Fernandez de Barrenak, noren kontra lehiatu izateko. Beste herrialdeetan egin ohi ditu erakusketak, Arabatik ez omen diote asko deitzen. 

Aizkoran ibiltzeak dakarren diru kostuaz aritu zaigu, baina ematen dion guztia ahaztu gabe. "Enborrari ondo ematearen plazera. Ezpalak hegan...". Lehen sektoreko lanetan aritzen dira familian, eta bertako zereginez eta zailtasunez ere aritu zaigu Fernandez de Barrena. Eta garrantzitsuena, barre asko egin dugu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago