Esti Besa

B-ALEA | "Kristoren bilakaera izan du euskarak Arabako Errioxan, zerotik..."

Erabiltzailearen aurpegia (B)ALEA 2026ko otsailaren 20a

Esti Besa ardogile eta batzarkidea gonbidatu dugu gaurkoan B-ALEAko estudioetara.

Arabako Errioxako ardogintzan hamarkadak daramatza Esti Besak, familiako Candido Besa upategian lanean. Lurrari lotuta bizi dituenez aritu zaigu, eta baita euskararen berpizteaz ere Arabako Errioxan. Nekazaritzaren gogorra eta ederra ekarri dizkigu, hautatutako bizimoduarekin pozik.

Ardogintza eta nekazaritza ekologikoaz ere aritu gara, eta Arabako Errioxako ardoen jatorri deiturari buruz. Sagardo eta txakolinaren babes maila botatzen du faltan, eta ezagutza falta dagoela dio Euskal Herri mailan ere: "Bilbon arraro begiratzen dizute askotan Arabako ardoa eskatuz gero". Nahiz Arabako Errioxan jaio, gaztaroa Aretxabaletan pasa zuen, eta ondoren itzuli zen familia herrira. Arabako Errioxako bizitzaz, eta bizitza horretara egokitzeaz ere hitz egin digu, besteak beste.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago