Iñaki Kerejazu aka Zeledon

B-ALEA | "Aitak zerbait erakutsi badit, ZER EZ DEN EGIN BEHAR izan da"

Erabiltzailearen aurpegia (B)ALEA 2024ko uzt. 23a, 12:10

Gasteizko jaiak ate joka dauzkagu eta ikusi ze genuen gonbidatu berezi izan dugun B-ALEAren azken atalean, ZELEDOOOON!!

Adurtzakoa da, 28 urte ditu, musika lanetan ikusi eta entzun dugu, zuekin: Iñaki, Dj Malandro, Irakaslea, Ttek elektrotxarangako kidea, Kerejazu, Zeledon txiki eta aurten Zeledon!!!

Iñaki Kerejazu Gonzalez de Aizpuru (baia baia baia Baleako gonbidatuek abizen onenak dituzte)

  • Aurten Zeledon nagusia izango zara! Prest zaude horretarako? Zein da zeledonen lana jaietan? Eta urtean zehar? 
  • Zerk urduritzen zaitu? Eta zerk lasaitzen zaitu?
  • Nola iritsi zara Zeledon izatera? Lasterketaren bat edo froga fisikoren bat pasa behar izan duzu?
  • Zer ezaugarri izan behar ditu blusa/neska “on” batek??

Galdera guzti hauek eta beste asko erantzun ditu Iñakik saio honetan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago