90. hamarkadan hasi zen gorpuzten Gasteizen lesbiana mugimendua; ALA (Arababako Lesbianen Asanblada) eta Gaytasuna bezalako elkarteak lesbianen eskubideak aldarrikatzeko mobilizatzen hasi ziren garai hartan. Mugimendu horri esker sortu ziren Lesgaytegia bezalako proiektua; elkargune, sorgune, iraultzarako gune izandako arnasgunea. Haiek izan ziren ondorenera Gaztelesbos, Ehgam edo 7menos20 bezalako beste batzuen abiapuntua. Beste batzuk ere izan dira tartean, eta azkenik B.a.l.a. taldea sortu zen azken hamarkadan sumatutako hutsunea bete eta Gasteizen queer mugimendu anitza berpizteko asmoz.