ADSLa

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2014ko ots. 10a, 12:35

adsl-aDuela hamar minutu alde egin duela Telefónicak etxera bidalil didan teknikariak. ADSL konexioa ez zihoan ondo -telefono deiak jasotzean moztu egiten zen- eta gaur goizean deitu dugu arazoa konpon dezaten.

 

 

Sartu da teknikaria etxera eta hasi da begiratzen arazoa non zegoen. Judimendin bizi naizenez, seinalea ondo iristen dela zentraletik, eta beraz arazoa etxean dagoela. Tipo hiztuna da, solaskide hiztunik behar ez duen horietakoa. Aldatu du routerra, bai eta etxeko atarian dagoen telefono kutxatxoa, eta ea gure ordenagailua erabili ahal duen konexioa probatzeko.

 

 

Baietz, baina aizu, ordenagailua euskaraz daukadala jarrita, eta gainera Linux darabildala kontatu diot.

 

 

- “Ahh, a ver si me aclaro...” esan du. “Es que el euskera es muy difícil”.

 

 

Eta ondoren:

 

 

- “Claro, a mí no me ha hecho falta aprender euskera, porque aquí todos habláis español.” 

 

- “...”

 

- “Tendríais que hacer como los catalanes, que cuando les hablas no te responden en español, te hablan siempre en catalán. Así sí que tendríamos que aprenderlo” 

 

Jarraitu du probak egiten, eta azkenean lortu du konexioa konpontzea. Orain Interneta erabil dezaket deiak daudenean etenik gertatu gabe.

 

- “Es muy difícil aprender euskera si lo estudias” esan du orduan.

 

Eta nik:

 

- “Bueno no sé, tan difícil como cualquier otro idioma. Aprender idiomas cuesta esfuerzo.” 

 

- “No, no. Es fácil aprenderlo... si lo practicas. Si lo tienes que estudiar, no. Yo llegué a España con 24 años, y fue muy fácil aprender español: tenía que hablarlo todos los días y a todas horas, porque nadie me hablaba en mi idioma.” 

 

Joan da teknikaria. Eta pentsatu dut batzuetan askoz hobeto ikusten direla arazoak kanpotik.

 

 

Egilea: Asier Sarasua

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide