Mozioa Gasteizko Udalean

Pasa den ostiralean, otsailaren 24an, Arabako Pentsionistak Lanean elkarteak mozio bat aurkeztu zuen Udaleko osoko bilkuran, herritarren parte-hartzearen txandan. 

Adinekoen pobreziaren aurkako hainbat neurri hartzea zen mozioa aurkeztearen helburua eta besteak beste honakoak eskatu ziren: - Bazterketaren arriskuan daudenei udal zergak ez kobratzea edo gutxitzea. - Adinekoen behatokia sortzea. - 1080€ko gutxieneko pentsio duinak lortzeko osagarriak Eusko Jaurlaritzari eskatzea. - Erakunde propio sortzea Babes soziala, Pentsio sistema eta Mendekotasuna kudeatzeko.

Lehen eta bigarren puntuak onartu ziren, neurri batean, osoko bilkuran. Eta hein batean esaten dugunean, hitz egiten ari gara bideragarritasuna aztertuko dela, ea posiblea den ekonomia ikuspegitik, etab. Eszeptiko geratu ginen, baina gure aldarrikapenekin eta gure borrokarekin jarraitzeko prest gaude.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago