Hego Euskal Herriko 300.000 pentsionista erdiak ia hilean 600 €tara ez dira heltzen eta bien bitartean banku eta multinazionalak irabazi ikaragarriak egiten ari dira. Argi dago aberastasuna ez dagoela zuzen banatuta eta bidegabekeria honi amaiera eman behar zaiola, orain arte gure politiko gehienak albora begira badaude ere. Pentsio duin bermatu beharra dago inor oinarrizko premiak ase gabe gera ez dadin: aterpea, beroa, elikadura, zaintzak …
Zure sinadura eskatzen dugu Gasteizko Legebiltzarrean dauden gure ordezkariei eta Eusko Jaurlaritzari eskatzeko onar dezatela Aurrekontu Publikoen baitan pentsioak hilean 1080 €tara arte hel daitezen behar den osagarria, kopuru hori Europako Karta Sozialak aholkatzen baitu.
Gure ustez ere kopuru hori da pentsiodunek gurean duintasunez bizitzeko behar dutena oinarrizko premiak bermatu ahal izateko.
Halaber, gure pentsioen kontuan gardentasuna nahi dugu baita kudeaketa hurbila ere. Eta horretarako Babes Sistema eta Gizarte Segurantza propioak nahi ditugu. Azken aldian etengabeko aldaketak medio pentsiodunen egoera asko okertu da: alargunen eta umezurtzen ahulezia, 2011z gero gure pentsioak izoztuta edo %0,25 bakarrik igota gero eta eros ahalmen eskasagoaz.
Horregatik, sina ezazu arren pentsio duinak eskatzeko, geroa bermatze aldera Sistema propio baten alde.
Euskal Herriko pentsiodunak, eskubide sozialen alde