Arlobiko bardoek irabazi dute azken finalerdia

Arabako bertso Kuadrillartekoko bigarren faseko azken saioa izan da gaurkoa, Gillernan jokatutako 4. finalerdia. Goizean Gasteizko Gorringo eta Zuia-Urkabustaizko Arlobiko bardoak aritu dira, arratsaldean Gasteizko Errexala eta Aramaioko Aramaixoko taluek aritu dira norgehigoka. Arlobiko bardoak garaitu dira lehen saioan eta Aramaixoko taluek arratsaldekoan, eta bi hauen arteko azken dueluan Arlobikoak izan dira garaile. Hortaz Arlobiko bardoak taldea izango da apirilaren 5ean jokatuko den finaleko 4. partaidea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago