2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa

Igandean aurkeztuko da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa

Baranbio herriko txokoa, Amurrion. Argazkia: Google Maps

Urtarrilaren 14an, igandean, Arabako Bertsolari Txapelketaren XVI. edizioa aurkeztuko dute Baranbion (Amurrio)

Arabako Bertsozale Elkarteak Baranbion aurkeztuko du 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Hamaseigarren edizioa izango da aurtengoa, eta, gainera, 40 urte beteko dira lehen Arabako Txapelketa antolatu zela.

10:15ean komunikabideen aurrean emango dute txapelketaren berri, eta informazioa ondorengoek emango dute: Arabako Bertsozale Elkartearen izenean, Egoitz Iradier elkarteko sustapen arduraduna; eta Patxi Aizpurua, 1984ko Arabako lehen txapelketako partaidea eta Arabako Bertsozale Elkarteko idazkaria.

Txapelketako parte hartzaileak ere bertan izango dira. Urtarrilaren 28an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, eta martxoaren 16an bukatuko da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago