2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa

Maddi Agirrek irabazi du Guardian jokatutako bigarren kanporaketa

Larunbateko udazken arratsalde hotzean jaso zuen Arabako Errioxak Arabako Bertsolari Txapelketarako bigarren kanporaketa. Maddi Agirre sailkatu da oraingoan.

24 bertsolarik jokatuko dute 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketaren lehen fase hau. Bigarren saioa Guardian jokatu da, larunbatean, eta sei bertsolari aritu dira bertan: Maddi Agirre Epelde (Gasteiz), Orlando Arreitunandia Arinas (Mutriku), Irati Anda Villanueva (Gasteiz), Aitor Ugarte Eriz (Aramaio), Sabin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio) eta Marta De Pedis (Italia).

Lehenengo fase honetan hamarna bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak amaitua, Maddi Agirre izan da puntu gehien lortu duen bertsolaria, beraz, zuzenean sailkatu da 2024ko txapelketara. Gainontzeko hamahiruak puntuazioaren hurrenkeran sailkatuko dira.

Guardiako saioan puntuazioak ondorengoak izan ziren:

  • Maddi Agirre: 188 puntu
  • Aitor Ugarte: 185 puntu
  • Orlando Arreitunandia: 179 puntu
  • Sabin Abarrategi: 169.5 puntu
  • Irati Anda: 163 puntu
  • Marta De Pedis: 117.5 puntu

Oier Azkarraga izan da bigarren saioko aurkezlea. Kanporaketa faseko epaimahaia Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabek osatuko dute.

Hurrengo saioa urriaren 28an jokatuko da Legutioko Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera: Rikardo Gonzalez de Durana Alzola, Ekaitz Samaniego Curiel, Danel Herrarte Nafarrate, Eukene de los Aires Amundarain, Hegoi Amabizka Gamiz eta Izar Mendiguren Cosgaya arituko dira bertsotan; Lierni Altuna Ugarte, berriz, gai-emaile gisa.

Laugarrena eta azkena urriaren 29an jokatuko da Araiako udaletxean, 17:30etik aurrera: Asier Otamendi Alkorta, Manuel Bendala Garcia-Donas, Oier Arbina Vadillo, Aitor Najera Saez de Vicuña, Aroa Arrizubieta Barredo eta Eli Zaldua Barquin arituko dira bertsotan; Oier Suarez, berriz, gai-emaile gisa.

Informazio gehiago eta argazki guztiak Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago