24 bertsolarik jokatuko dute 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketaren lehen fase hau. Lehen saioa Izorian jokatu da, ostiralean, eta sei bertsolari aritu dira bertan: Unai Anda Delika (Amezaga), Felipe Zelaieta Txurruka (Mallabia), Unai Mendibil Etxeberria (Amurrio), Xabier Antia Zuaznabar (Gasteiz), Martin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio) eta Ainara Balantzategi (Gasteiz).
Lehenengo fase honetan hamarna bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Unai Andak lortu du puntu gehien (196.5 puntu), beraz, zuzenean sailkatu da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketara. Gainontzeko hamahiruak puntuazioaren hurrenkeran sailkatuko dira.
Izoriako saioan puntuazioak ondorengoak izan ziren:
- Unai Anda: 196,5 puntu
- Martin Abarrategi: 182,5 puntu
- Felipe Zelaieta: 175,5 puntu
- Xabi Antia: 169 puntu
- Unai Mendibil: 158 puntu
- Ainara Balantzategi: 110,5 puntu
Irati Martinez izan da Izoriako aurkezlea. Kanporaketa faseko epaimahaia Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabek osatuko dute.
Informazio gehiago eta argazki guztiak Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.