Bigarren faseko Kuadrillarteko finalerdiak erabakita geratu dira

Lehen faseko azken lau saioak jokatu dira asteburuan, eta hurrengo faserako sailkatu dira Izena pentsau bida (Aramaio), Bertxilika (Gasteiz), Beeeeertsolariak (Lautada), Katuko muinoak (Gasteiz), Errexala (Gasteiz) eta Txandrio (Arabar Errioxa) taldeak.

Bat-bateko hamabi saio jokatu dira Kuadrillartekoaren lehen fasean. Hamabi talde parte-hartzailetik sei sailkatu dira finalaurrekoetara: liga bakoitzeko irabazleak, eta bi talde sailkapenaren arabera, hauexek:

  • Izena pentsau bida (Aramaio), A ligako irabazlea
  • Bertxilika (Gasteiz), B ligako irabazlea
  • Beeeeertsolariak (Lautada), D ligako irabazlea
  • Katuko muinoak (Gasteiz), E ligako irabazlea
  • Errexala (Gasteiz), 1.a sailkapenaren arabera
  • Txandrio (Arabar Errioxa), 2.a sailkapenaren arabera

Hiru finalaurrekoak horrela osatu dira:

  • Otsailak 26, igandea, Aguraingo Zabalarten: Izena pentsau bida (Aramaio) vs Bertxilika (Gasteiz)
  • Martxoak 4, larunbata, Bastidako Kultur Etxean: Beeeeertsolariak (Lautada) vs Errexala (Gasteiz)
  • Martxoak 12, igandea, Murgiako udaletxean: Katuko muinoak (Gasteiz) vs Txandrio (Arabar Errioxa)

Argazkiak, kronikak eta txapelketaren inguruko informazio guztia Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago