Lehen faseko azken saioak Aramaio, Murgia eta Korresen jokatuko dira

Arabako Bertso Kuadrillartekoaren lehen fasea larunbatean amaituko da. Norgehiagokak Aramaion hasiko dira ostiralean; bi saio jokatuko dira: bata afal aurretik eta bestea ostean. Zapatuan bi bertso bazkari: bata Murgian eta bestea Korresen. 

Asteburu honetan ere 2023ko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa, lau saio jokoan. Hauexek:

  • Otsailak 11, larunbata, Korreseko tabernan, D liga saioa: Bertsolarriak (Mendialdea) VS  Errexala (Gasteiz). Bazkaria izango da eta 14:30ean hasiko da. Idatzizko modalitatean: Zaballako bertso eskolako sorta eta Mendialdea IPIko ikasleak.

2023ko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa urtarrilaren 27an abiatu zen, eta martxoaren 25ean bukatuko da Laudion. Kuadrillartekoarekin Arabako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi da. Parte hartzaile guztien txapelketa izango da hau, lehia baino gehiago, gozamena izango du ardatz, guztiaren oinarria auzolana delako.

Arabako Bertsozale Elkartearen funtzioa koordinazio orokorra eta saretze lana izango da. Antolatzaileak txapelketan parte hartuko duten 12 taldeak dira. Bertsogintzako arlo teknikoan Arabako gai jartzaile taldea, epaile taldea eta Elkarteko lan taldearen laguntza izango dute.

Talde bakoitzak gutxienez 10-13 partaide izango ditu: gai jartzailea, epailea, hiru-sei bertsolari, kronikagilea, argazkilaria, musikariak, sukaldariak.

Hiru fase

  • Lehen fasea: urtarrilaren 27tik otsailaren 11ra arte, eta taldeak hiru taldeko lau ligatan banatuta. Liga bakoitzetik talde bakarra sailkatuko da hurrengo fasera, eta bi sailkapen orokorraren arabera.
  • Finalaurrekoak: otsailaren 26an Agurainen, martxoaren 4an Bastidan eta martxoaren 12an Zuian izango dira. Bakoitzean bi talde ariko dira,  eta saio bakoitzaren irabazlea sailkatuko da finalera.
  • Finala: martxoaren 25ean izango da, Laudion.

Saio guztietan, beste 16 bertso sorta taldeak arituko dira. Bertsoak aurretik prestatuta eta kantatuko dute lehengo fasean eta batzuk martxoaren 25ean Laudion.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago