Oihane Pereak Legutioko Kultur Etxean irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketaren hurrengo faserako laugarren txartela, ostiralean. Arratsalde euritsuari umore eta giro polita jarri diote bertsolariek laugarren final zortzirenean.
Jokoan aritutako sei bertsolariak honako hauek izan dira:
-
Oihane Perea (Zalduondo): 201 puntu
-
Ekaitz Samaniego (Gasteiz): 199 puntu
-
Orlando Arreitunandia (Mutriku): 184 puntu
-
Rikardo Gonzalez de Durana (Oreitia): 178,5 puntu
-
Xabier Lasa (Dura): 162,5 puntu
-
Unai Bengoetxea (Andoain): 157,5 puntu
Lehenengo fase honetan hamarna bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Oihane Pereak lortu du puntu gehien, 201 puntu. Bost final zortzirenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira final laurdenak. Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Lierni Altuna izan da Legutioko aurkezlea, Eli Plazaolaren ordezko. Lehen faseko final zortzirenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga, Egoitz Iradier eta Manex Garaio.
Peru Abarrategi, irabazle Langraizen
Bestalde, Langraizen jokatutako azken final zortzirena Peru Abarrategik irabazi du, larunbatean, eta, azken final zortzireneko puntuazioa jakinda, maiatzean jokatuko diren final laurdenak definituta geratu dira. 30 bertsolariekin jokatu den txapelketako lehen fasea amaitutzat eman da.
Jokoan aritutako sei bertsolariak honako hauek izan dira:
- Peru Abarrategi (Aramaio): 204,5 puntu
- Maddi Agirre (Gasteiz): 191,5 puntu
- Felipe Zelaieta (Mallabia): 181,5 puntu
- Markel Yoller (Ilarduia): 179 puntu
- Unai Mendibil (Amurrio): 177 puntu
- Iñaki Cabeza (Laudio): 153,5 puntu
Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Oier Azkarraga izan da Langraizen aurkezle, Oier Suarezen ordez.
Hurrengo saioa maiatzaren 7an izango da Dulantzi, bertako Mikaela Portilla Kultur Etxeko aretoan, 17:30ean. Honela geratuko dira osatuak 1. final laurdena, 2. final laurdena eta 3. final laurdena.
Informazio gehiago Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.