Dena hankaz gora jarri duen pandemiaren gorabeherengatik izan ez balitz, urtarrilean hastekoa zen 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa, baina osasun egoeraren ondorioz, atzeratu behar izan zuten. Hala ere, udaberriari begirako data berriak iragarri ditu Bertsozale Elkarteak.
Txapelketaren XV. edizioa martxoaren 19an aurkeztuko dute, eta jokoa bera apirilaren 1ean hasiko da, Amurrion. Finala, berriz, ekainaren 11n izango da Gasteizen.
Lehia lau fasetan banatuko da: final zortzirenak 30 bertsolarirekin, final laurdenak hemezortzirekin, finalerdiak hamabirekin eta finala sei bertsolarirekin.
Hamaika lagun arituko dira gaiak jartzen eta aurkezle lanetan, eta beste sei lagun epaile gisa, bertsolarien lanak epaitzen.
Informazio gehiago Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.