Azaroaren 21ean, Arabako Bertsozale Elkarteak lehenekoz estreinatu zuen Ærrimatu Arabako bertsolariak herriz herri egitasmoa, Arabako Foru Aldundiaren eskutik. Ozaetan, Zigoitian eta Bastidan izan dira bertsoaz gozatzeko hiru zitak. Araban sormenez hazi eta hezitako bertsolari eta gai jartzaileek emandako bertso eta gaiak jorratuz. Dozenaka lagun izan dira saioak entzun eta disfrutatzeko aukera izan dutenak.
Lehen saioa azaroaren 21ean Ozaetako udaletxean izan zen. Kantuan, Manex Agirre, Irati Anda, Izar Mendiguren eta Oier Arbina. Gai jartzaile gisa, Aintzane Irazusta aritu zen.
Bigarrena Zigotiko Kultur Etxean izan zen. Unai Anda, Xabi Igoa, Aroa Arrizubieta eta Iñaki Viñaspre aritu ziren kantuan, eta Oier Azkarraga gaiak jartzen, Oier Suarezen ordez.
Azken eta aurtengoz azken saioa Bastidan izan zen, abenduaren 11n, Kultur Etxeko aretoan. Oihane Perearen ordez Maddi Agirre, Peru Abarrategi, Orlando Arreitunandia eta Unai Bengoetxea aritu ziren Arantxa Sobrinoren gidaritzapean. Azken hori Idoia Marauriren ordez aritu zen.
Horrenbestez, bukatutzat eman dute Ærrimatu Arabako bertsolariak herriz herri egitasmoaren lehen edizioa.
Informazio gehiago Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.