Udako atsedenaren ostean, bertso eskolak martxan jartzeko unea heldu da berriz ere. Dagoeneko zabalik dira Gasteizen eta Laudion izena emateko epeak:
Gasteiz
Gasteizko Udalaren eta Arabako Bertsozale Elkartearen eskutik:
- Abetxuku gizarte etxean, ostegunetan 19:00etatik 20:30etara, 14 urtez gorako gazte eta helduentzat. Izen ematea: irailaren 14tik 30era, edozein gizarte etxetan edo online hemen.
- Iparralde gizarte etxean, astelehenetan 19:15etik 20:45era, 14 urtez gorako gazte eta helduentzat. Izen ematea: irailaren 14tik 30era. Edozein gizarte etxetan edo online hemen.
Euskharan eta Arabako Bertsozale Elkartearen eskutik:
- Amaia Zentroan:
- Haurrak, 10 eta 14 urte bitartean: hasiera maila, asteazkenetan 17:30etik 18:30era eta ostiraletan 17:30etik 18:30era.
- Gazteak, 14 urtetik aurrera: hasiera maila, asteazkenetan 18:30etik 19:30era; erdi maila, ostiraletan 14:30etik 17:30era; trebakuntza, ostegunetan 17:00etan; kantaera eta gorputz adierazpena bertsotan, ostiraletan 17:30etik 19:00etara.
- Helduak: erdi maila, ostegunetan 19:00etatik 20:30era.
Laudio
Aiaraldea Ekintzen Faktoria eta Arabako Bertsozale Elkartearen eskutik, Faktorian bertan: haurrak, nerabeak, gazteak, helduak... guztiontzako eskaintza. Izen ematea: irailaren 19a baino lehen, online hemen. Bertso Eskolaren aurkezpen jaia irailaren 26an, igandean, izango da, 17:00etan Faktorian: bertsoak, musika eta askari agroekologikoa izango dira.
Informazio gehiago Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.