Zabalik da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketarako izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale Elkartea 2021ko ira. 13a, 12:04
2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala. / BERTSOZALE ELKARTEA

2022an indarberrituta itzuliko da Arabako Bertsolari Txapelketa. Bertsolariak banakako lehian arituko dira, eta izena emateko epea ireki da jada, irailaren 19ra arte.

2021ean bi urtekako Arabako Bertsolari Txapelketa - Arabako Kuadrillartekoa zikloa hautsi eta lehen Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa burutu ostean, 2022an indarberrituta etorriko da Arabako Bertsolari Txapelketa, bertsolariak banakako lehian arituko direna.

Txapelketaren aurkezpena urtarrilaren hasieran izango da, eta apirilaren 2ra bitartean egingo dira final zortzirenak, final laurdenak, finalerdiak eta finala. 

2019ko edizioko finalistek txapelketan hasieratik kantatuko dute. Izen emate kopuruaren arabera antolatuko dira lehen zortzirenak; beraz, 2022an jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea irekita dago irailaren 19ra arte.

Izena emateko araba.sustapena@bertsozale.eus he

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide