Apirilean zehar ikastetxeetan eta bertso-eskoletan 2.500 haurrek bertso idatziak prestatu ostean, maiatzean zehar eskualdez eskualde Topaketak izan dira, idatzizko sari banaketa eta bat-bateko 50 erakustaldirekin. Inoiz baino haur gehiagok parte hartu dute bat-bateko modalitatean, Hezkuntza Arautuko metodologia berrikuntza eta bertso-eskoletan egon den parte hartzaile hazkundea lagun.
Saio freskoak eta arrakastatsuak izan dira eskualde guztietan, ikasturte zail honi bizipoza emanez hitz neurtuan. Aurtengo uzta jaso eta amaiera dotore bat emateko aukera izango dugu ekainaren 5ean Zigoitian, sailkatutako idatzizko taldeak eta bat-bateko parte hartzaileak elkartuko direlarik.
Sari ederra izango dute gainera Zigoitiko oholtzara igotzen diren gaztetxoek: irailaren 12an Hontza Xtrem abentura parkean egun pasa bat elkarrekin.
Horrenbestez, kurtsoari amaiera polita emango diote Arabako haur bertsozaleek. Hurrengo urtean gehiago eta hobeto.
Informazio gehiago Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.