Apirilean 17an hasitako lehen fasea, final laurdenak, Oionen amaitu dira. Aroa Arrizubieta eta Irati Anda zuzenean sailkatu dira finalerdietara, bigarren fasera, Unai Anda-Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre-Martin Abarrategi bikote irabazleekin batera.
Kantuan aritutako hiru bikoteak honako hauek izan dira: Oihane Perea (Zalduondo) eta Manu Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Gasteiz); Rikardo Gonzalez de Durana (Oreitia) eta Ander Aranburu Amenabarro (Gasteiz); eta Irati Anda Villanueva (Gasteiz) - Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz).
Lehenengo itzuli honetan, hamahiru bertso puntuagarri kantatu ditu bertsolari bakoitzak, 26 bertsolari bikoteak. Ariketa guztiak egin ondoren, Irati Anda eta Aroa Arrizubietak lortu dute puntu gehien, 467,5 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak.
Puntuazioak ondorengoak izan dira:
- Irati Anda - Aroa Arrizubieta: 467,5 puntu
- Oihane Perea - Manu Bendala: 459 puntu
- Rikardo Gonzalez de Durana - Ander Aranaburu: 442 puntu
Bederatzi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Nieves Del Alamo izan da aurkezlea. Lehenengo itzuliaren hiru final laurdenetako epaimahaia horrela dago osatuta: Iker Elexpuru, Egoitz Iradier eta Mikel Fernandez de Arroiabe. Idazkari lanetan Aitor Jimenez.
Finalerdiak
Horrenbestez, honela geratuko dira finalerdietako saioak, sailkapenaren hurrenkeran:
- Maiatzaren 8an, Amurrion, 1. finalerdia:
- Irati Anda eta Aroa Arrizubieta
- Iñaki Viñaspre eta Unai Anda
- Manuel Bendala eta Oihane Perea
- Maiatzaren 9an, Gasteizen, 2. finalerdia:
- Martin Abarrategi eta Manex Agirre
- Peru Abarrategi eta Beñat Garaio
- Xabi Igoa eta Felipe Zelaieta
Informazio gehiago Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.