Aiaraldea Ekintzen Faktorian ere bertxoratzeko aukera izango da

Aiaraldea Ekintzen Faktoria. / AIARALDEA.eus

Aiaraldea Ekintzen Faktorian Bertso Eskola martxan jarriko da Aiaraldea osoko 8 eta 14 urte arteko gaztetxo eta nerabeentzat.

Urriaren amaieran abiatuko da, Aiaraldeko Ekintzen Faktoriarekin elkarlanean, 8-14 urte bitarteko gaztetxo eta nerabeentzako bertso eskola. Urriaren 29ra bitartean izango da Aiaraldeko Faktoriako bertso eskolan izena emateko aukera.

Astearte edo asteazkenetan izango da bertso eskola Laudioko Basalarrina Elkartean hasieran, eta Faktorian gerora, ordubeteko iraupenez eta astean behineko maiztasunez, azarotik ekainera bitartean. Izena ematera animatzen direnen artean erabakiko da eskolako eguna eta ordua. 

Bestetik, urriaren 30ean, 19:00etan, izena ematen dutenek elkar ezagutzen hasteko parada izango dute. Faktorian bertan, ekintzaren antolaketaren berri emango da, eta bertsoak entzuteko aukera izango da, tokiko elikagai eta edariak lagun.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago