Abian da Arabako gazteen eskolartekoa

2019ko Arabako Eskolarteko Bertsolari txapelketa. / GARTXOAK

Apirilean jokatzekoa bazen ere, udazkenera pasa da, eta ikasturte hasierarekin batera dator 2020ko Arabako Eskolarteko Bertsolari txapelketa.

Araba mailako hiru topaketa egingo dira ostiral honetan, aldi berean: Aramaioko Zabola Elkartean, Gasteizko Amaia Zentroan eta Aguraingo AEKko euskal txokoan. Bertan, Arabako bertso-eskoletako 14 urtetik 18 urtera bitarteko 18 gaztek parte hartuko dute, lagun arteko giroan.

Urriaren 10ean finala izango da 12:00etan, sei bertsolarirekin, Kuadrillarteko bertso txapelketako finalarekin bat eginez, egun eta toki berean. Hortaz, Arabako bertso mugimendua elkartuko da Murgian, eta ikasturtea gogor hasiko dute Arabako bertso-eskolek.

Informazio gehiago topatuko duzue Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago